Gorbeiako artzainek salatu dute txakurren erasoak ugaritu direla

Aitor Aspuru Saez 2018ko urr. 3a, 09:10
Ostiraleko erasoaren ondorioak. / Aiaraldea.eus

Gorbeiako artzain elkarteko kide batek salatu du ostiralean gertatu zela azken erasoa Gorbeian eta txakurraren jabeak ihes egin zuela ardia artatzen zuten bitartean.

Jesus Angel Santa Kruz artzain orozkoarrak jakinarazi du ostiralean txakur batek aberea eraso eta hankan zauritu zuela. Antza, animalia artatzen zuten bitartean, txakurraren jabeak aukera profitatu zuen ihes egiteko.

Orozkoarrak salatu du horrelako gertakariak biderkatu direla: "Sarritan ardiak desagertu egiten dira, zauriturik agertu, abortuak, errenka edo betirako mutilatuak".

Txakur gehiago
Istripuen eta ezbeharren gorakadaren arrazoia da, artzainen ustez, gero eta jende gehiagok jotzen duela mendira txakurrekin. Euren aburuz, hori ez da, edonola ere, arazoa, baizik eta lotu gabe eramaten dituztela."10 txakurretik, 9 doaz solte", ziurtatu du Jesus Angel Santa Kruzek.

Elkarbizitza eta arauak
Artzainek babesten dute mendia edonork erabili dezakeela, baina eskatu diete txakurren jabeei arauak errespetatzea eta animaliak aske ez uztea, kartelek agintzen duten bezala. Kontzientziazioa da, euren ustetan, gakoa.

"Txakurra bera normalean bizi den espaziotik kanpo dago eta jabeek ez dute kontrolatzen. Abeltzainen aldetik argi daukagu mendia denon espazioa dela eta danok disfrutatu behar dugula bertan, baina arauak errespetatuz eta inor kaltetu gabe".

Erlazionatuak

Txakurrak mendian

Erabiltzailearen aurpegia Julen Ibarrola, artzaina 2014 ots 01 Amurrio

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide