Gaur jarri dituzte salgai OrozkoRock jaialdiaren lehen edizioko sarrerak. Ondorengo taberna eta guneetan eskuratu daitezke: Amurrioko Txokogorrin, Arrigorriagako Sorgiñen, Igorreko Axularren, Laudioko Ilargin, Orozkoko Jentilzulon eta Urduñako Mugalden. Internet bidez eskuratzeko aukera ere dago. Sarrerek 15 euro balioko dute aurretik erosiz gero eta 18 euro leihatilan eskuratuta.
Zortzi talde igoko dira guztira Orozkon maiatzaren 18an egingo den jaialdiko oholtzara. Momentuz talde bakarra jakinarazi dute antolatzaileek: Liher.
Abenduan aurkeztu zuten OrozkoRock elkartea eta izen bereko ekimena herriko hainbat bizilagunek: