Sexu erasotuari babesa helarazi diote Orozkoko Udalak eta zenbait eragilek

Izar Mendiguren Cosgaya 2019ko mar. 20a, 13:25

Orozkon eraso matxistak salatzeko mobilizazio gehiago egon dira. / Nora Latatu

Orozkoko emakume batek erietxe batean jasandako sexu erasoa salatu zuen atzo. Orozkoko eragileek indarkeria matxista gaitzetsi eta mobilizatzeko deia luzatu dute. 

Osasun proba baten ostean erietxean eraso sexualak jasan zituen Orozkoko emakume batek herenegun. Ertzaintzan ez ezik, publikoki salatu zuen gertatutakoa andreak.

Orozkoko Udalak adierazpen instituzionala plazaratu du, gertatutakoa salatzeko: "Erabateko irmotasunez gaitzesten ditugu mota honetako erasoak, gertatutakoa indarkeria matxistak eragindako beste gertaera bat izan da".

Hala, babesa eta elkartasuna adierazi diote erasotuari eta haren hurbilekoei: "Udalak biktimaren esku jarri nahi ditu arreta zerbitzua eta behar duten laguntza guztia. Biktimak salaketa jarrita adierazi duen ausardia azpimaratu nahi dugu".

Aurrera begira, ezinbestekotzat jo du erakundeak indarkeria matxista eta genero desberdintasuna desagertzea, "genero desberdintasuneko jarreren adierazpenik higuingarrienak dira mota honetako erasoak". Zentzu horretan, lanean jarraitzeko beharra nabarmendu dute, "gizarte eta herriko giza eragileekin batera balioetan oinarritutako heziketaren eta gizon zein emakumeen arteko berdintasunaren alde". Horrenbestez, 19:30etako mobilizazioan parte hartzera dei egin diete herritarrei. 

Orozkoko zenbait eragilek bat egin dute gaur 19:30ean Matxintxuk eta Aiaraldeko Mugimendu Feministak deitutako mobilizazioarekin, EH Bilduk eta Gazte Asanbladak kasu:  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide