"Ez isildu. Bilboko erietxeko sexu erasoak salatzea elkar babestea da"

Izar Mendiguren Cosgaya 2019ko mar. 21a, 14:14

Atzo egin zen sexu erasoa salatzeko elkarretaratzea Orozkon. / Aiaraldea.eus

Orozkoko kasuaz gain, beste bi emakumek salatu dute Bilboko Virgen Blanca erietxeko langile baten sexu erasoa. Indarra eta salatzeko mezua helarazi diete egoera berean egon daitezkeen andreei.

Erietxe batean jasandako sexu erasoaren berri eman zuen herenegun Orozkoko emakume batek eta atzo izan zen indarkeria matxista gaitzesteko elkarretaratzea Orozkon.

Aiaraldea hedabideak baieztatu duenez, beste bi kasu salatu dituzte polizia etxean geroztik. Ertzaintzak ikerketa abiatu du. Bilboko Virgen Blanca klinikak, bere aldetik, ustezko erasotzailea postutik kendu eta espediente informatiboa zabaldu dio, EITBren arabera.

Erasotuen mezua jendarteari
Orozkoarraren adierazpenei esker zabaldu zen gertatutakoa publikoki. Aiaraldea hedabidearekin harremanetan jarri zen albistea irakurtzerakoan emakume salatzaileetako bat: "Salaketa larria da. Emakume batek lehen pausoa emateak, hitz egiteak, egoera bera bizi izan dugunak indartzen gaitu".

Lekukotza eta bizipenekin bat eginda erabaki zuen Ertzaintzara jotzea: "Isilik geratzeak guztiok mintzen gaitu. Salatzea elkar babestea da". Zentzu horretan, erasotuak espero du kasu hau "Iruñeako Manadaren kasua bezala ezerezean ez geratzea".

Aiaraldeko erasotuak, berriz, sentitutako babesa jarri du mahaigainean: "Elkarretaratzean oso babestuta sentitu nintzen. Ez gaude bakarrik, salatzeak asko balio du. Emakume orori helarazi nahi diot horretarako indarra".

Ildo beretik, mezu argia luzatu dio jendarteari: "Ez isildu mesedez. Indarkeria matxistaren zantzu edo zalantza txikiena baldin baduzu, adierazi edo salatu".  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide