Bere lehen garaipena erdietsi berri du Gotzon Martinek profesional gisa, Portugaleko Abimota itzulian. Anadia eta Agueda artean egin zen azken etapa. Txirrindulariek 174,5 kilometroko bidea osatu behar izan zuten.
Kirolari orozkoarrak bigarren postua eskuratu zuen etapa horretan, Pedro Andraderen atzetik sartuta. “Oraindik kostatu egiten zait sinestea, baina azken etapan ihesaldian egin genuenean imajinatzen genuen gertatu zitekeela”, adierazi du txirrindulariak hedabideetan eginiko adierazpenetan.
Iaz hasi zen Martin profesional gisa lehiatzen, Euskadi Fundazioarekin. Aurretik, baina, hainbat marka erdietsi ditu: Bizkaiko eta Euskadiko txapelketak irabazi zituen, besteak beste.