“Hemen da Orozkorocken banden lehen lehia”

Izar Mendiguren Cosgaya 2019ko uzt. 23a, 07:08
"Orozkorock post-festi" ekimena egin zuten duela 2 larunbat. / Aiaraldea

Orozkorock elkarteak musika taldeen txapelketa antolatu du. Abuztuak 16 arte egongo da lanak aurkezteko aukera.

Rocka zabaltzeko helburuarekin sortu zen Orozkorock elkartea iragan abenduan. Maiatzean egin zuten lehen festibala -Orozkorock- eta geroztik, beste bi jarduera gauzatu dituzte: postorozkorock eta banden lehiaketa.

Atzo aurkeztu zuten egitasmoa. Prentsa oharrean azaldu dutenez, Euskal herriko artista zein zaleei zuzendu diete egitasmoa,“badakigulako bazter guztiak musikaz blai daudela!”.

Rockaz gain, bestelako musika estiloek ere izango dute tokia ekimenean: “Esan beharra dugu mota guztietako estiloak aintzat hartuko ditugula; hala ere, rock musika izango da lehentasuna duena. Zeren zain zaudete? Eman izena eta prestatu oholtza gainean dena eta gehiago emateko!”

Apuntatzeko orozkorock.eus webgunean eman behar da izena, 3 abesti eta talde argazkia bidalita. Posta elektronikora ere bidali daiteke mezua.

Bi fase

Lehiaketak bi fase izango ditu. Lehenbizikoak -izen ematearenak- abuztuaren 16 arte iraungo du. Izan ere, 4 talde hautatuko dituzte irailaren 2an Sanantolin jaietan jotzeko. Finalista horietatik aterako da garailea: “Talde irabazleak Orozkorock 2020an aritzeko aukeraz gainera 300 euroko ordainsaria jasoko du. Bigarren postuarekin batera ere bideoklip baten grabaketa eta 150 euroko ordainsaria ere eskuratuko dituzue, beraz, ez itxaron gehiago eta izena eman, zuen zain egongo gara Euskal Herriko musikaren izenean!”. 

Erlazionatuak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide