OSAGAIAK (12 LAGUNENTZAT)
Saldarako:
- 5 litro ur
- 2 porru
- Berakatz buru bat
- Perrexila eta gatza
Marmitakorako:
- 2 piper gorri
- 6 piper berde
- 2 kilo tipula gorri
- Kilo bat tipula txuri
- 3.5 kilo patata
- Dozena t’erdi piper txorizero
- Txakolin baso bat
- 2.5 kilo hegaluze
PRESTAKETA
1) Saltsarako txiki-txiki egin piper mota guztiak (gorriak, berdeak eta txorizeroak) eta tipula. Olioarekin zartaginean frijitu su geldoan; gutxi gorabehera ordu eta erdiz. Behin saltsa su gozotan eginda, puregailutik pasatu eta txakolin edalontzia gehitu.
2) Patatak zuritu eta kraskatu. Behin zatituta izanda, aurrez prestatutako saltsa lapikoan sartu, eta patatak 15 minutuz sueztitu.
3) Salda prestatu. Horretarako 5 litro ur egosten jarri eltze batean, arrain zuriarekin eta hegaluzearen buruarekin. Horrez gain, porrua, berakatz burua eta perrexila bota saldari.
4) Salda irakiten hastean gatz eskukada bat bota. 25 minutu igaro ostean, sua itzali eta eltzeko piezak kendu (arrain hezurrak barne). Alegia, ur-salda zaporeduna bereizi, patata eta saltsarekin dugun eltzeari batzeko.
5) Hegaluzea zatitu (pieza marroiak kenduta) eta 5 minutuz marmitako eltzean egosi (jan baino 15 minutu lehenago).
6) 10 bat minutuz pausatu marmitakoa sutik kanpo, hegaluzea berezko berotasunarekin kozinatu dadin.
7) Marmitakoak oliorik izango balu kendu.