Espainiako selekzioak hautatu ostean Irlandan dihardu borrokatzen Izaro Blanco Pikaza. Europako Wako Kickboxing Championships izeneko txapelketan finalerdietara sailkatu da kirolari orozkoarra. Hungarian ari da jokatzen proba, Györren, hain zuzen. Zehazki, 13-15 urtekoen kategorian, 65 kilo baino gehiagokoen artean dabil indarrak neurtzen gaztea, Light Contact eta Kick Light modalitateetan.
Atzo arratsaldean izan zuen lehen norgehiagoka kroaziarren aurka. Bere aurkariak 1.90 neurtzen zuen, baina ez zuen Blanco Pikaza gailentzea lortu. Ondoren, irlandarrak izan zituen nor baino nor. Bi borrokaldietan garaile izanik, finalerdietara sailkatu da orozkoarra.
Gaur izango du hurrengo fasea: 12.00etan eta 16:00etan. Senideek Aiaraldea hedabideari baieztatu diotenez, “momentuz hirugarren postuan dago bi modalitateetan”.