Espainiako Federazioak hautatu zuen Izaro Blanco Kick Light Munduko Txapelketan lehiatzeko eta dagoeneko emaitza oso positiboak eskuratu ditu Lido di Iesolon (Venezia), 65 kilotik gorako kategorian.
Liga eredua jarraiki, atzo Hungariako kirolariari irabazi zion eta Izarok ziurtatu du, gutxienez, brontzezko domina ekarriko duela etxera.
Gaur borrokatzeari ekingo dio berriro eta lehen urratsa izango da zilarrezko saria bereganatzea, baina urrezkoa erdiesteko aukera ere izango du.