Naizen elkarteak hitzaldia eskaini du Orozkon datorren urriaren 15ean, asteartea, "Badira zakila duten neskak eta bulba duten mutilak" izenburupean. Haur eta nerabe transexualen errealitateaz mintzatuko dira. Donibane aretoan izango da zita arratsaldeko seiretan.

Iaz sortutako elkartea da Naizen, Chrysallis Euskal Herria erakundetik abiatuta. Hego Euskal Herriko adingabe transexualen familiak biltzen dituen elkartea da.
Ez da mota eskualdean mota horretako hitzaldi bat eskainiko den lehenbiziko aldia. Susana Mendez Lertxundi luiaondoarrak tankera horretako hitzaldia antolatu zuen duela bi urte bere herrian, bere semearen errealitatea azaltzeko.