Alaitz Aramendi euskal preso politiko orozkoarra espetxez aldatzen ari dira. Roanneko presondegitik Rennesera eramaten ari dira, hain zuzen. Bidean Fleuryn igaro du gaua. Senideek azaldu dute atzo deitu ziela adierazteko ondo zegoela eta iragartzeko Fleuryn emango zuela gaua.
Berez, familiak argitu du mugimendu horrekin ez dutela ez hurbildu ez batu gainerako Euskal Preso Politikoen Kolektiboko kideekin. Guztira, etxetik 50 kilometro gerturatuko dute, baina oraindik 700 kilometroko bidea egin beharko dute senideek eta lagunek bisitatzeko.
Renneseko espetxea emakumezkoentzat da bakarrik. Alaitz Aramendiren familiak erantsi du Estatu Frantsesak ez duela Hegoaldean presondegirik prestatuta eta, hortaz, hurbilketa ezinezkoa dela, momentuz.
Antza, hurrengo hilabetean Itziar Moreno, berarekin zegoen beste preso politikoa, ere mugituko dute Rennesera.