[OMENALDIA] Ioneren irribarrea

Rakel Salgado 2019ko abe. 30a, 08:32

Ione Basterra irribartsu./ Andres Urbano Lozano

Batzuetan bizitzak etortzen ikusten ez duzun kolpe bat jotzen dizu, ulertzen ez duzuna, ahokatu ezinekoa, eta izozturik zein bihotza hautsirik uzten dizu.

Horrelakoa izan da Ioneren heriotza, guztiz ustekabekoa, denok saminduta eta apurtuta utzi gaitu.

Ioneri buruz asko hitz egiten ari da kirolari sutsu modura. Niri gustatuko litzaidake hari buruz hitz egitea lankide gisa, hurbilean eta egunerokoan. Lan arloan sutsua ere bazelako.

Bere irribarrearekin iristen zen goizero, eta beti zuen hitz atsegin bat. Langile nekaezina, konstantea, entregatua eta zerbitzaria, ikasle guztiez arduratzen zena, eta beti behar zen guztian laguntzeko prest zegoena.

Urtebete baino ez zeraman gurekin, baina bera egunero saiatzen zen bere burua gainditzen, hobeto eta ilusio handiagoarekin lan egiten. Ionek bere ikasleak maite zituen eta bere ikasleek bera maite zuten. Asko dugu eskertzeko partekatutako une guztiengatik.

Faltan botako dugu, zalantzarik gabe. Eta galderak egingo dizkiogu geure buruari, ulertezina dena ulertzen saiatzen. Min ematen digulako, min handia. Baina poema eskoziar batek dioen bezala "negar egin dezakezu joan delako, edo irribarre egin dezakezu bizi izan delako. Begiak itxi eta otoitz egin dezakezu, itzul dadin, edo ireki ditzakezu eta egin duen guztia ikusi".

Zure bihotza hutsik egon daiteke ezin duzulako ikusi, edo konpartitu zenuten maitasunez beteta egon daiteke.Negar egin dezakezu, zure burua itxi, hutsunea sentitu eta bizkarra eman, edo berari gustatuko litzaiokeena egin dezakezu: irribarre egin, begiak ireki, maitatu eta aurrera segi.

Erlazionatuak

Ione Basterra Olaguenaga, erreferente handi

Izar Mendiguren Cosgaya 2019 abe 29 Orozko

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide