Hego Afrikan aste honetan lehiatu behar zen mendi bizikletako Cape Epic lasterketa bertan behera geratu denez, etxean dago jadanik Euskadi Fundazioa Gotzon Martin txirrindulari orozkoarra.
Ostiral gauean egin zuten publiko ez zela lasterketa ez zela egingo. Dena den, orozkoarrari taldeak ostegunean deitu zion, etxera bueltatzeko agintzeko. Beraz, “nahiz eta lasterketak aurrera jarraitu”, Martinek etxera bueltatzeko asmoa zuen.
Lasterketa bertan behera uzteko erabakia “shocka" izan zela aitortu du txirrindulariak: "Momentu horretan ez genuen argi Estatu Espainiarrean zer gertatzen ari zen, Hego Afrikan kontatzen zigutena genekien bakarrik”.
Bizikletarekin errepidean entrenatzea debekatu zioten Sanchezek alarma egoera ezarri baino lehen Gauzak hala, sasoia mantentzeko arrabola egin beharko duela dio.
Dena den, lasterketetara noiz bueltatuko den ez daki oraindik, gero eta proba gehiago atzeratzen ari baitira, Kataluniako Volta, Euskal Herriko Itzulia eta Italiako Giroa barne.