“Etxeko Olinpiadak” ekimena bultzatu du Orozkoko Udalak, konfinamendua ahalik eta hoberen pasatzeko asmoarekin. Probak binaka egin beharko dituzte 5 eta 11 urte bitarteko umeek. Biek proba bera egin beharko dute, haien denborak gehitu eta infoinduma@yahoo.es helbidera bidali, beste parte-hartzaileekin neurtzeko.
Talde bakoitzak lortutako denborak udalaren webgunean publikatuko dira. Posiblea izango da ere bi taldekideak etxe ezberdinetan bizitzea. Beraz, probak “egoera ahalik eta antzekoenetan” egitea gomendatzen dute antolakuntzatik, betiere jolas bat besterik ez dela gogoratuta.
Hainbat motakoak izango dira probak, hamar guztira. Hemen ikusi daiteke informazio guztia: