Orozkorock jaialdiaren bigarren edizioa ospatzeko konpromisoa berretsi zuen duela zenbait egun elkarteak, eta gaur zabaldu dute sare sozialetan berria: "Bagauz berriz danak bueltan! #OrozkoRock2020k badu data berria! Mila esker talde eta babesle guztioi krisi egoera honi konponbidea lortzen laguntzeagatik". Taldeen konfirmazioa jaso ondotik zabaldu dute deia.
Gauzak hala, urriko azken larunbatean taularatuko dira Orozkon maiatzerako lotu zituzten taldeak: Sua, THe Lizards, Toundra, The Riff Truckers, Niña Coyote eta Chico Tornado, Kurkuma eta Eraso.