Orozkoko enpresa txikiek neurri ekonomikoak eskatu dizkiote udalari, koronabirusaren krisiaren ondorioak leuntzeko

Julen Solaun Martinez 2020ko mai. 6a, 07:00

"SOS Orozko" lema baliatu dute oharrean.

Ohar batean adierazi dutenez, epe laburreko likidezia arazoak konpontzeko beharra dute herriko hainbat enpresek.

Orozkoko autonomo eta enpresa txikiek herriko egoera ekonomikoa leuntzen laguntzeko plan ekonomikoa eskatu diote udalari ohar baten bidez. Epe laburreko likidezia arazoak konpontzea dute helburu, “gure jarduerarekin jarraitu ezin dugunoi edo diru-sarrerak murriztu ditugunoi bideratutako laguntza zuzenen bidez”.

Dena den, beste hainbat neurri ere eskatu dizkiote udalari: “Udal-zergen ordainketak deuseztatzea, estrategia serioak burutzea osasun-krisiak gehien eragindako sektoreak suspertzeko eta krisi garaian enplegua babesteko politikak eratzea”. Era berean, babesa behar dutela adierazi dute, hainbat negozio ixteko arriskuan daudela nabarmenduta.

Estatuko eta aldundietako laguntzak urriak direla eta berandu iristen ari direla ere kritikatu dute, eta adierazi dute horrek sortzen duela udalera jotzeko beharra, “herritarren arazoetara hurbilketa errealago baten zain”. Hala ere, nahi duten erantzuna ez ematea leporatu diote udal-gobernuari eta gehitu dute momentura arteko proposamenak motz geratu direla.

Argipen bezala, zehaztu dute enpresa guztiak ez daudela egoera berean, nahiz eta haien arteko elkartasuna adierazi: “Badaude inolako laguntzarik behar ez dutenak eta baita laguntza ekonomikoa edota bestelako babesa behar dutenak ere, baina denok dakigu kasu hauetan elkartasuna funtsezkoa dela”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide