Bonoak aterako ditu Gorbeiako Aterpeak krisi ekonomikoa leuntzeko

Julen Solaun Martinez 2020ko mai. 16a, 07:41

Gorbeiako Aterpeak bonoak aterako ditu.

20, 40 eta 80 euroko bonoak jarriko dira eskuragarri, 2021eko abenduaren 31ra arte gastatu ahalko direnak.

Gorbeiako Aterpeak “Gorbeiabonoak” deituriko bonoak atera berri ditu, bere egoera ekonomikoa leuntzen saiatzeko. Covid-19ak sorturiko krisia dela eta, zerbitzua bertan behera geratu da azken hilabeteetan eta 20, 40, eta 80 euroko bonoak jarri dituzte eskuragarri. Horiei, beste 5, 10 edo 20 euro gehitu ahalko zaizkie.

Bonoak aterpeko edozein zerbitzutan (ostatuan edo talde eta ekintza indibidualetan, esaterako) erabili ahalko dira 2021eko abenduaren 31ra arte. Pertsona bakoitzak nahi adina bono erosteko aukera izango du. Erosle bakoitzak txartela noiz eta zertan erabili nahi dituen erabaki ahalko du, eta egun batean edo hainbatetan egin ahalko da, dirua gastatu arte.

Aterpean egongo dira eskuragarri txartelak, erosleek haien izen-abizenak zehaztuta. Transferentzia bidez, Laboral Kutxako ES23 3035 0089 19 0890041598 kontuan, edo 711 77 66 48 Bizum zenbakia baliatuta ordaindu ahalko dira, eta  ezinbestekoa izango da izena eta bi abizenak idaztea. Dena den, zalantzak izatekotan, aipatutako telefono zenbakian edo info@gorbeiakoaterpea.eus helbidera idatzita argitu ahalko dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide