Aurtengo San Joan jaiak eta udalekuak bertan behera geratu dira Orozkon, biztanleen osasuna eta segurtasuna ahalik eta gehien babesteko helburuarekin. COVID-19aren hedapena mozteko osasun-agintariek emandako neurriak jarraituz hartu dute erabakia, udaletik ohar batean adierazi dutenez.
Honako hauek dira Eusko Jaurlaritzak eta EUDELek emandako eta Udaletik jarraitutako gomendio eta aholkuak: edukiera murriztea, distantzia soziala mantentzea, sarbideak kontrolatzea eta ekitaldi jendetsuak babestea.
Dena den, ekainaren 21eko San Joan azoka mantenduko da, “ekoizleen eta bertara joaten diren herritarren osasuna bermatzeko beharrezkoak diren prebentzio-neurri guztiak” hartuta.