Orozkoko Osasun Zentroko langileak

"Oraindik ezin dugu gaixotasun hau sendatu, arduratsuak eta kontzienteak izaten jarraitu behar duzue"

Izar Mendiguren Cosgaya 2020ko uzt. 16a, 12:44

Orozkoko osasun zentroko langileek esker mezua bidali diete herritarrei. / Aiaraldea.eus

Orozkoko Osasun Zentroko langileek udal osoko bilkura baliatu zuten herritarrei eskerrak eman eta arduraz jokatzeko deia luzatzeko.

Orozkoko osakidetzako beharginek egoeraren gogoeta eraman zuten udalbatzara: "Gure helburua beti izan da jendea babestea, batez ere zaurgarrienak. Etengabe egin behar izan dira etxeetara bisitak, jarraipen espezifikoak eta abar".

Idoia Camachok irakurri zuen adierazpena, eta orozkoarren jarrera txalotu zuten osasun langileek: "Pertsona askok ahalegin handia egin dute. Iratxe Pikazak egunero eraman ditu gure jantziak garbitzeko tintategira, eta garaiz itzuli dizkigu beti. Udaleko brigadako langileek, beharren egon gabe ere, azkar jokatu dute guri gertatu zaigun edozein matxuraren aurrean".

Iñaki Altunaren interesa ere eskertu zuten, baita alkatearen inplikazioa ere, "zentroko eta orozkoarren egoera jakiteko egunero egindako deiengatik". Boluntarioen sarea ere izan zuten gogoan, laguntza behar zutenekin elkarlanean aritzeagatik. Ildo beretik, Martin Valienteren ekarpena azpimarratu zuten, 3D inprimagailuarekin egindako pantailengatik.

Udalaren, haur eskolaren eta norbanakoen laguntza ere eskertu zuten, beharrezko materiala eskura jartzeagatik: musukoak, desinfektatzaileak eta beste.

"Oraindik ezin dugu gaixotasun hau sendatu. Arduratsuak eta kontzienteak izaten jarraitu behar duzue kutsatzeko arrisku handiena dutenei kalte ez egiteko. Bizitzak jokoan daude", esanez amaitu zuten hitzartzea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide