Asteartean izan zen Orozkoko uztaileko udalbatza. Orozkoko osasun zentroko langileen esker adierazpenarekin hasi zen bilkura.
Gazteei baliabideak eskaintzeko Bizkaiko Foru Aldundiarekin lotutako akordioa egon zen gaien. Arrigorriaga, Basauri, Galdakao, Orozko, Urduña, Ugao, Etxebarri, Arakaldo eta Zeberioko udalekin elkarlanean egingo dute hitzarmena, "Gaztedi Nerbioi-Ibaizabal" plana garatzeko.
Jarduerak hainbat ardatz ditu, Pedro Mari Intxaurraga alkatearen esanetan, "hezkuntza, enplegua, kultura, gizarteratzea...". Hiru urterako akordioa da, 2023 bitartekoa, "baina urtero onartu edo sinatu behar da". Aho batez onartu zen puntua.
Erretiroa dela eta, polemika
Dekretuen artean, aurretik erretiratzeko aukeraz galdetu zuen oposizioak, udal behargin baten erretiroa medio. Alkateak prozesuari buruzko azalpenak eman zituen, eta oposizioak borondate eza leporatu zion. Eztabaida eragin zuen gaiak alderdien artean, jubilazio plana iraungita baitago.
Hemen ikusi daiteke plenoa osorik: