Atzo ospatu behar zen sanantolinen txupinazoa. Osasun egoerak, ordea, behartu egin ditu udala eta jaien antolatzaileak jarduera guztiak bertan behera uztera.
Edonola ere, Orozkoko Udalak atzo bandoa partekatu zuen, herritarrei eskatzeko pertsonen pilaketak eta, ondorioz, COVID-19aren zabalpena ekiditeko neurri guztiak hartzea. Horrek suposatzen du urtero gauzatzen diren jarduerarik ez prestatzea.
Mezua kuadrillei, ostalariei eta biztanleria osoari bidali diote, bilera jendetsuak antolatu ez ditzaten, eta segurtasun eta prebentzio neurri guztiak aintzat hartzeko.
Hala ere, Orozkoko tokiko erakundeak konfiantza osoa du eta uste du herritarrek erantzukizuna eta sen ona erakutsiko dituztela.