"Gorbeia Mariren eskutik" lehiaketa abiatu dute

Aitor Aspuru Saez 2020ko urr. 16a, 11:40
Orozko Museoan aktibatu beharra dago jolasa.

Orozkoko jatetxe batean afaria eta 0 kilometroko nekarazaritza elikagaiez osatutako otarra izango dira sariak. Hainbat modu egongo dira lehiaketan parte hartzeko. 

"Gorbeia Mariren eskutik" jokoa eta aplikazioa aurkeztu zituen Gorbeialdea Landa Eremuko Garapenerako elkarteak duela zenbait aste, eta orain beste ekimen bat abiatu du bere erabilera sustatzeko. Zehazki, lehiaketa proposatu du, eta bi sari egongo dira: Orozkoko jatetxe batean afaria eta tokiko produktuen saskia.

Otarra eskuratzeko nahikoa da jolasean zehar egindako bideo edo argazkiren bat sare sozialetan partekatzea, eta parte hartzera deitzeko esaldi bat idaztea, beti ere @GorbeiaEuskadi aipatuta.

Afariaren irabazlea izateko, ordea, jolasa modu azkarrenean eta eraginkorrenean egin beharko da. Hau da, puntu gehien lortzen duenarentzat gordeko dute saria. Bietan izena emateko epea abenduaren 31n amaituko da.

Nola parte hartu lehiaketan

Gobeialde Landa Eremuko Garapenerako elkarteak azaldu du nola batu daitezkeen interesdunak egitasmora: "Ibilbidea Orozkon dagoen Gorbeiako Turismo Bulegoan hasiko da, eta bertan aktibatuko da jolasa. Orozkoko ibilbidea egiteko aplikazioa oso erraz erabiltzen da. Telefono mugikorretan deskargatu eta QR kodearen bidez aktibatu ondoren, aplikazioaren funtzionamendua ezagutzeko informazio orokorra agertuko da; eta, parte-hartzaileen talde argazkia egin ondoren hasiko da bisita".

Hala, eremuaren mapa agertuko da, parte hartzen dutenen kokapen geografikoarekin. Horiek planoan agertzen den ikonora joan beharko dute proposatzen den erronka egiteko, eta horrela, bertako pertsonek ere ia ezagutzen ez dituzten gauzak topatuko dituzte.

Joko partaideek hainbat erronka eta ekintza izango dituzte: geldiuneei buruzko galderak, eskualdeko historiaren ingurukoak, edota kultura orokorrari dagozkionak kasu. Horrez gain, interes bereziko lekuei buruzko azalpenak, hainbat tokitako argazkiak eta selfieak ateratzeko edo kantatuz edo txisteak kontatuz bideoak egiteko aukera izango dute. Gainera, ibilbidean zehar "mini-jolasak" agertuko dira mugikorraren pantailan, "puzzleak, hitzak asmatzea edo erlazionatzea eta bikoteak aurkitzea, besteak beste".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide