Ama bakarra izatea erabaki zuen Bea Ibañez orozkoarrak, eta prozesua ilustrazioz hornitutako ipuin bihurtu du. Lana argitaratzeko, diru bilketa egiten ari da Internet bidez. Euskaraz zein gaztelaniaz egongo da irakurgai bere gogoeta lana.
Ama bakarra
"Bikote gabeko ama izatea erabaki nuenean, umeari nire erabakia nola azaldu pentsatzeko beharra agertu zitzaidan. Bibliografia bila hasi nintzen, baina apenas aurkitu nuen euskaraz informaziorik, eta garrantzitsua iruditzen zitzaidan eskolan haurrari aita duela esaten badiote bere istorioa nola kontatu jakitea. Hori dena bildu nahi izan dut, hainbat pertsonaien bidez".
Bi urteko sorkuntza prozesua izan da. Erditzeko, baina, finantzatzeko bidea zabaldu du sarean, crownfoundig bidez:
Helburua, gertu
17 egun barru itxiko da ekarpen ekonomikoa egiteko aukera. Helburu gisa 5.000€ eskuratzea jarri zuen orozkoarrak, eta dagoeneko 4.100€ pilatu ditu. Antzerki formatuan aurreratu du lana sortzaileak: