Herriko ostalariak eta merkatariak laguntzeko diru nahikoa ez dela bideratu kritikatu du EH Bilduk

Aitor Aspuru Saez 2021ko mai. 21a, 07:24

EH Bilduko udal ordezkariak. / EH Bildu Orozko

Orozkoko EH Bilduko udal taldeak oharra plazaratu du aldarrikatzeko diru gehiago bideratu behar zela herriko ostalari eta merkatarientzat, COVID-19ko pandemiak eragindako krisialdiaren ondorioak arintzeko.

Orozkoko EH Bilduk desadostasun mezua zabaldu du prentsa ohar baten bidez, udal gobernu taldeak prestatutako diru-laguntzen deialdiaren harira. Horren bidez, pandemiak sortutako kalte ekonomikoak arindu nahi ditu tokiko gobernuak, baina koalizioak uste du ez direla bitarteko nahiko eskaini: "Adiek, kaltetutako sektoreak entzun gabe eta kontuan hartu gabe eta inolako diagnostikorik egin gabe jarri ditu laguntzak martxan. (...) neurria ez dago tokiko merkataritzako sektore guztiak laguntzera bideratua. Izan ere, ez zaie udal-laguntzarik eskatzeko aukerarik ematen beharra duten merkatari guztiei".

Oposizioko taldearen ustez, Orozkoko negozio guztiek ez dute aukerarik izango babes ekonomikoa eskuratzeko eta, hori zuzentzeko, tokiko merkatarien egoerari buruzko diagnosia egitea eskatu du. 

Horrez gain, EH Bilduk leporatu dio gobernu taldeari diru gutxiago inbertitzea Orozkoko ehun ekonomikoan: "tokiko merkatariak laguntzeko, aurreko urtean baino 15.000 euro gutxiago inbertitu dira eta urtebete beranduago martxan jarri gabe jarraitzen duen kontsumo-bonuen 10.000 euroak ostalaritza sektoreko autonomo eta enpresentzako aparteko laguntzara bideratu ditu udal gobernuak".

Bestalde, koalizioak exijitu dio udalari Martxoaren 8an onartutako baldintza txertatzea jarduera honetan. Hau da, genero ikuspegia aintzat hartzea diru-laguntzen deialdian.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide