Orozkon egingo da Bizkaiko Paracycling Bira, Ione Basterraren omenez

Txabi Alvarado Bañares 2021ko eka. 7a, 07:00
Ione Basterra omenduko dute proban.

Tokioko paraolinpiaden aurretik egingo den nazioarteko azken proba izango da Orozkokoa.

Bizkaiko Paracycling Biraren XXII. edizioaren bigarren etapa egingo da Orozkon, uztailaren 4an. Proba garrantzitsua izango da, munduko paraziklistarik onenak  bilduko baititu. Izan ere, zita hori izango da Tokiko paraolinpiaden aurretik egingo den nazioarteko azken proba.

Ione Basterraren omenez

Ione Basterra omentzeko egingo dute lasterketa Orozkon. Txirrindulari orozkoarra 2019ko abenduan zendu zen, eta 2020ko edizioan egingo zioten omenaldia, baina orain arte atzeratu zuten proba, COVID-19a dela eta. 

Saiatu fundazioko kirolaria zen Basterra, eta fundazio hori da proba antolatzeaz arduratzen dena. Udalaren eta Orozkoko Txirrindularitza Elkartearen laguntza izango du horretarako.

Bi zirkuitu izango ditu kirol zitak, eta biak ala biak hasi eta bukatuko dira Zubiaur plazan. Lehen ibilbidea hirikoa izango da, eta handbike eta trizikloentzako izango da. Bigarrena, aldiz, erloju kontrako norgehiagoka izango da, bizikleta eta tandementzat.  

Boluntarioen bila

Proba antolatzeko boluntarioen bila ari dira antolatzaileak. Laguntzeko prest dauden pertsonek administrazioa.orozko@bizkaia.org helbidera mezua bidali dezakete.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide