Orozkon jazotako lan-heriotza salatzeko elkarretaratzea egin zuen atzo Aiaraldeko Greba Batzordeak

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko eka. 16a, 19:38

Ekainaren 10ean garraiolari bat hil zen, ekainaren 7an Orozkoko gasolindegian jazotako lan-istripuaren ondorioz. Aiaraldeko Greba Batzordeak elkarretaratzea egin zuen atzo "prekarietatea hiltzailea" lelopean.

Aiaraldeko Greba Batzordeak elkarretaratzea egin zuen atzo bertan -ekainak 15- Orozkoko gasolindegian. Dozenaka lagun elkartu ziren bertan. Lan-heriotzena izurritetzat jo du Greba Batzordeak eta "odolustearekin amaitzeko neurriak" aldarrikatu zituen.

Gogorarazi zuten iaz 7 behargin hil zirela Aiaraldean prekarietatearen ondorioz. Horien artean Zorroza Gestión de Residuos enpresaren kasua bereziki esanguratsua izan zen, heriotzak enpresaren barruko hainbat praktika ilun azaleratu zituelako.

Ernai Aiaraldeak, bere aldetik, lore eskaintza bat egin eta plaka bat jarri du gasolindegian, "Gatzeok ez dugu ahazten. Prekarietatea Hiltzailea!" leloarekin.

Argazkiak: Aimar Gutierrez. Maddi Isasi eta Samul Pasandin

 

Erlazionatuak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide