ROCKMARATOIA

The Riff Truckers taldeak eman zion hasiera OrozkoRock jaialdiari

Aitor Aspuru Saez 2021ko eka. 21a, 08:40

Eguraldiaren gorabeheren ondorioz, Orozkorock jaialdiak gune estalian izan zuen bere lehen Rockmaratoi emanaldia. Hori bai, COVID-19aren aurkako neurriak ez ziren malgutu, eta tenperatura hartu zieten ikusle guztiei. Halaber, segurtasun distantziak mantendu zituzten. The Riff Truckers taldeak hartu zuen oholtza lehenengo kontzertuan eta rock doinuez bete zuten giroa.

Datorren hilabetean egingo dira maratoiko gainontzeko emanaldiak. Pushermen taldeak joko du uztailaren 3an, Mocker's 17an eta Travellin Brothers 31n. Lehen eta hirugarren kontzertuak 13:00etan egingo dira eta bigarrena, aldiz, 19:00etan. Txopera parkean jarriko dute oholtza hiru kasuetan, eta sarrerak info@orozkorock.eus helbidera idatzita lortu daitezke. 

Argazkiak: Orozkorock

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide