Euskal Herria Irekia gomazko pala txapelketa irabazi dute Olgetan pilota elkarteko Naroa Saez, Uxue Etxebarria, Nerea Isusi eta Olatz Zulaika kirolariek. Aurreko asteburuan lortu zituzten finaletarako txartelak bi bikoteek, eta gaur jokatu dira norgehiagokak Mallabiako frontoian.
Saez eta Etxebarria Hernaniko pala jokalarien aurka lehiatu dira 3. mailako finalean, eta 10-30 gailentzea lortu dute. Markagailua 15-30 tantoetan utzita, 2. mailako finala irabazi dute Isusik eta Zulaikak, Errekaleor taldeko nesken aurka.
Argazkiak: Samuel Pasandin Sanchez