ARGAZKI GALERIA

Alaitz Aramendiren etxeratzea aldarrikatu dute Elkartasun Egunean

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko ira. 2a, 10:35

Alaitz Aramendi euskal preso politiko orozkoarrak 14 urte bete zituen espetxean atzo. Orozkoko Sarek Elkartasun Eguna antolatu zuen herrian, eta hainbat jarduera burutu zituzten Aramendiren etxeratzea aldarrikatzeko.

Atzo -irailak 1- 14 urte bete zituen Alaitz Aramendi preso politiko orozkoarrak preso. Urte guzti hauetan Frantziako eta Espainiako kartzeletan egon da espetxeratua, Orozkotik 800 kilometrotara bataz bestez. Urtemugarekin bat eginez, Orozkoko Sarek Elkartasun Eguna antolatu zuen Aramendiren eta gainerako euskal preso politikoen etxeratzea aldarrikatzeko.

Zubiaur plazan kokatuta dagoen horma-irudia berritu zuten ekintzei hasiera emateko. Muralean Alaitz Aramendiren espetxealdiaren kronologia jasotzen da, eta azken espetxe aldaketak eguneratu zituzten presoaren senideek eta bertaratutako gainerako herritarrek. Izan ere, urtarrilean Renneseko espetxetik (Frantzia) Avilako espetxera (Espainia) lekualdatu zuten Aramendi.

13 urte eman ditu orozkoarrak Frantziar Estatuan preso; 2007an atxilotu zuten eta 2012an epaitu, "erakunde terroristako" kide izatea leporatuta. Orain 40 urteko espetxe zigorrari egin beharko dio aurre Espainiako Estatuan, gaur gaurkoz Orozkotik 400 kilometrotara dagoen Brievako espetxean.

Hain zuzen ere, hori azpimarratu zuten Zubiaur Plazako arkupetan egindako mahai-inguru eta geroko elkarretaratzean: "2061 da Alaitz Aramendiren irteera urtea, onartezina da pertsona bat 40 urte baino gehiagoz espetxean egotea". Oihana Garmendia eta Jose Angel Aramendi arduratu ziren hitzaldia gidatzeaz. Garmendiak EPPK-ko kideen egoeraren argazkia eskaini zuen. Jose Angel Aramendik, berriz, Alaitzen espetxealdiaren nondik norakoak azaldu zituen.

Egunari amaiera emateko, dozenaka lagun elkartu ziren Kateak Ate bikote akustikoaren kontzertuaz gozatzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide