Alaitz Aramendi preso politikoa Zaballako espetxera mugituko dute

Aitor Aspuru Saez 2021ko ira. 29a, 14:12

Avilako espetxetik Zaballara eramango dute Alaitz Aramendi. / Aramendi Jaunarena familia

Espetxe Erakundeek jakinarazi dute 9 euskal preso politiko hurbilduko dituztela Euskal Herrira eta horien artean dago Alaitz Aramendi orozkoarra.

Oharra zabaldu dute gaur Espetxe Erakundeek, 9 euskal preso politiko Euskal Herrira hurbilduko baitituzte. Alaitz Aramendi Jaunarena dago zerrenda horretan. Avilako presondegitik Zaballara (Araba) aldatuko dutela iragarri du Gobernuak.

Orozkoarrak ia 13 urteko zigorra bete zuen Estatu Frantziarrean ETAko kidea izateagatik eta kartzela espainiarretan sartu zuten aurtengo lehen egunetan, 535 urteko zigorra ezarri ziolako Auzitegi Nazionalak ekintza batean parte hartzeagatik Madrilen. 

Espetxe erakundeek adierazi dute Idazkaritza Nagusiak onartu duela aldaketa, Aramendik espetxe legedia onartzen duelako, indarkeriari uko egin diolako eta biktimak errespetatzen dituelako. Halaber, erakundeek zabaldu dute presoak bere zigorraren 3/4ak beteko dituela 2049an.

Senideen poztasuna

Aiaraldea Komunkabidea harremanetan jarri da Alaitz Aramendiren familiarekin eta honek azaldu du poztekoa dela albistea. Hala ere, erantsi dute urrats gehiago eman behar direla espetxe politika malgutzeko: "Bidaien arriskua kenduko dugu, baina bestelako neurriak malgutu behar dira. Adibidez, ez dauka zentzurik 10 lagunek baino ez izatea aukera Alaitz bisitatzeko 6 hilabetetan. Estatu Frantsesean zerrendako lagun guztiek dute aukera".

8 preso gehiago

Esan bezala, Alaitz Aramendi ez da kartzela aldaketa izango duen preso bakarra. Andoni Goikoetxea El Duesotik (Kantabria) Martutenera eramango dute, Ibai Beobide Burgosetik Basaurira, Joanes Larretxea Asturiasetik Martutenera, Unai Bilbao Darocatik (Aragoi) Zaballara, Joseba Borde Gaztelumendi El Duesotik Basaurira, Igor Portu Darocatik Iruñeara, Jesus Maria Gomez Ezkerro Asturiasetik Iruñeara eta Jon Crespo El Duesotik Basaurira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide