Montenegron lehiatuko da bihartik aurrera Izaro Blanco, Europako Kick Boxing Light Txapelketan

Aitor Aspuru Saez 2021ko aza. 4a, 16:03

Izaro Blanco Laudion entrenatzen./ Aiaraldea,eus

Izaro Blanco WAKO elkarteak antolatutako Europako Kick Boxing Light Txapelketan arituko da bihartik aurrera, azaroaren 15era arte. Sasoian eta prest dagoela adierazi du kirolariak.

Izaro Blanco Montenegroko Budva hirian egongo da 10 egunetan Europako Kick Boxing Light Txapelketan parte hartzeko. WAKO elkarteak antolatzen du lehiaketa, eta orozkoarrak motibazio handiarekin hartu du erronka, nahiz eta 20 egun lehenago jakinarazi zioten hitzordua.

"2018an munduko bigarren izan nintzen, eta 2019an Europako bigarrena ere. Nire helburua da garaitzea"

Bihar hasiko duen egonaldia azaroaren 15ean amaituko da, eta txapelketa irabaztea izango du xede: "2018an munduko bigarren izan nintzen, eta 2019an Europako bigarrena ere. Nire helburua da garaitzea".

Kirolariak  Aiaraldea Hedabideari adierazi dionez, "topera" dago; eta pandemian ez dio utzi entrenatzeari. Alegia, itxialdiak eta osasun larrialdiak lagundu egin dute krirolaria jabetzen zein garrantzitsua den Kick Boxinga bere bizitzan: "Mentalki hobetuta, faltan bota dut kirola, nahiz eta egunero entrenatu dudan nire nebarekin. Hala ere, tartea izan dut hausnartzeko eta pentsatzeko zer nolako garrantzia duen kirolak niretzat".

Dena den, azken urtea gorabeheratsua izan da borrokalariarentzat: "Elite Sport gimnasioan entrenatzen nuen eta hori itxi ostean, Laudiora etorri nintzen, Hajime Klubera. Laudion hiru egunez entrenatzen dut astero, eta beste bi egunetan Portugaletera noa".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide