Elkarretaratzea egin zuten atzo Madres Mercedarias egoitzako langileek Bizkaiko Foru Aldundiak Bilboko Hurtado de Amezaga kalean duen egoitzaren aurrean.
Ibarra auzoan kokatutako egoitza horretako beharginek duela bi aste ekin zioten mobilizatzeari, "lan hitzarmen duina eta errespetua" eskatzeko. Salatu dutenez, duela hamar urte baino gehiago sinatu zuen Aldundiak hitzarmena zentroarekin, baina zerbitzua azpikontratatu zuen gero. Gauzak hala, azken hiru urteetan Grupo Norte enpresak zuzendu du azpiegitura, eta adostutako lan baldintzak ez betetzea eskarri du horrek, langileek salatu dutenez.
Argazkiak: Samuel Pasandin Sanchez