2019an urrezko mamia eta izarra jaso ostean eta iaz izarra eskuratuta, aurten ere Iza okindegiak aitorpena lortu du Panátics plataformaren eskutik. Ogi adituek Estatu Espainiarreko 80 okindegi onenak hautatu dituzte eta horien artean kokatu dute Orozkon eta Laudion lokalak dituena.
Aida Fuentes Izak poztasun handia adierazi du, okin artisauen lana goraipatzen baitu egitasmoak. Valentzian izan da aurten sari banaketa. Bezeroei eman dizkie eskerrak okinak, erakusten duten konfiantza.
Ikastaroa Faktorian
Atzo ogi berezia saldu zuen Izak eta lortutako dirua indarkeria matxista pairatu duten emakumeentzat bideratuko du. Horrez gain, bihar ikastaroa eskainiko du Faktorian.
Hain zuzen, ama orea zer den azalduko du eta ogi artisauko dastatzea egingo du. Guztira, bi ordu iraungo du jarduerak eta izena hemen eman daiteke.
