Mobilizazio asteburua egiten ari dira Madres Mercedariaseko langileak, lan baldintza duinak aldarrikatzeko. Ibarra auzoan dagoen egoitzaren aurrean bildu dira 13:00etatik 16:00etara. Izan ere, kongregazioko zuzendaritza espazioa bisitatzen ari da asteburu honetan, eta aukera hori baliatzen ari dira beharginak euren aldarriak zabaltzeko.
Ondoren, 16:00etan, auto karabana egin dute herriguneraino. Jende ugari batu da ekimenera. Besteak beste, Artiacheko langileen babesa jaso dute, lantegiaren aurretik pasa direnean.
Bihar, egitasmo bera
Bihar (igandea) mobilizazio bera errepikatuko dute egoitzako langileek, eta ez dute baztertzen greba deitzeko aukera, zuzendaritza elkarrizketarako prest ez dagoela argudiatuta.
Argazkiak: Samuel Pasandin Sanchez