Indartsu hasi dute astea Artiacheko langileek. Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzara bertaratu ziren atzo, eta Ibarra auzoko Madres Mercedarias egoitzako beharginak ere batu ziren protestara.
Aste bizia dute aurretik gaileta fabrikako beharginek, mobilizazio egitarau oparoa prestatu baitute lan hitzarmen duinaren aldeko aldarria lau haizetara zabaltzeko. Gaur (azaroak 30) elkarretaratzea egingo dute Orozkoko Zubiaur plazan Madres Mercedariaseko kideekin batera, 12:00etan. Orozkoko bi lan-gatazkak batera sozializatzea izango dute helburu.
Asteazkenean, aldiz, Euskal Herriko gehiego sindikalak hiriburuetan zein arratsaldean Laudion deitutako mobilizazioetara batuko dira.
Azaroaren 22an ekin zioten lanuzteak egiteari, zuzendaritzak ezarri nahi duen lan hitzarmenaren aurka. 4 orduko lanuzteak egiteari ekin diote txanda bakoitzeko.
Argazkiak: Samuel Pasandin Sanchez