'London Fashion Week'-en ikusiko dira gaur Mikel Lazkanoren lan berriak, eta desfilea online jarraitzeko aukera egongo da

Aitor Aspuru Saez 2022ko ots. 18a, 17:48

'London Fashion Week' ekitaldiak mundu osoko sortzaileen arreta erakartzen du. / Wikipedia

Arropa diseinatzaile orozkoarrak bere bilduma berriko piezak erakutsiko ditu gaur 21:00etatik aurrera eta desfilea online emitituko da.

Mikel Lazkano gazte orozkoarrak London Fashion Week jaialdian parte hartuko du gaur 21:00etatik aurrera. Munduko erreferente den ekimen horretan, bere sormen lanak ikusiko dira eta interesdunek hemen jarraitu dezakete ekitaldia.

Hain zuzen, 'Lazkano' markaren sortzaileak zenbait arropa txertatuko ditu London College of Fashion akademiako ikasle gisa. Antolatzaileek horrela aitortzen dute erakunde horrek duen izaera aitzindaria balio eta sortzaile berriak trebatzeko eta azaleratzeko.

Iaz bertan behera geratu ostean, London Fashion Week-ak eredu fisikoa eta birtuala uztartu ditu eta, horregatik, streaming bidez ikusiko da desfilea. Gaur izan da irekiera ofiziala, nahiz eta atzo egitarauaren zati bat egin zuten. Otsailaren 22an, asteartean, amaituko da aurtengo edizioa.

Mikel Lazkano duela bost urte joan zen Cityra moda eta diseinu ikasketekin jarraitzeko eta bere sorkuntza diskurtsoan sakontzera. Izan ere, orozkoarrak estilo zehatza proposatzen du: "Linea sinpleak eta kolore neutroak, denboran iraun dezaten, eta gizontasun-eredu samurra, jakituna, ingurumenaren hauskortasuna errespetatu eta kontsumo arduratsua sustatzen duena".

Zentzu horretan, Lazkanok bere ideiak Londresen mamitu arren, Bizkaian ekoizten ditu, "tokiko kalitatea hobezina" dela uste baitu.

Erlazionatuak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide