Hiru greba egun egingo dituzte Madres Mercedariaseko langileek martxoaren 8aren testuinguruan

Txabi Alvarado Bañares 2022ko mar. 3a, 19:21

Hainbat mobilizazio egin dituzte Madres Mercedariaseko langileek azken hilabeteetan. / Aiaraldea.eus

Martxoaren 8tik 10era egingo dituzte lanuzteak. Hainbat mobilizazio eta ekimen prestatu dituzte hiru egun horietarako. 

Hiru eguneko greba egingo dute Madres Mercedariaseko langileek martxoaren 8tik 10era. Modu horretan emango diote jarraipena otsaileko lehen astean egin zuten 5 eguneko lanuzteari.

Iaz ekin zioten Orozkoko Ibarra auzoko beharginek mobilizatzeari, lan hitzarmen duin baten defentsan. Behin baino gehiagotan salatu dutenez, Aliados Fundazioak (zentroaren kudeatzaileak) orain arte indarrean egon den hitzarmena indargabetu du, eta nabarmen murriztu ditu lan baldintzak. Lanegunen handitzea, jaiegun gehiagotan lan egitea eta Kontsumo Prezioaren Indizearen araberako soldata igoerarik ez jasotzea eragin die horrek langileei, besteak beste. 

Mobilizazioen egutegia

Ekimen ugari egingo dituzte langileek hiru greba egunetan zehar. Martxoaren 8an elkarretaratzea egingo dute egoitzaren aurrean, 14:00etatik 16:00etara. 17:00etan, aldiz, manifestazioa egingo dute Orozkon, Zubiaur plazatik abiatuta. 
Hurrengo egunean elkarretaratzea errepikatuko dute, eta kotxe karabana egingo dute jarraian, Laudioaraino. 

Hirugarren greba egunean, aldiz, Laudiora mugituko dira, azoka eguna dela probestuta. Aldai plazan egingo dute protesta 11:30etatik 12:30etara. Ibarra itzuliko dira gero, aurreko bi egunetako elkarretaratze berdina egiteko.</p

Mahaingurua larunbatean

Madres Mercedariaseko langileen egoera gertutik ezagutzeko aukera egongo da larunbatean, Amurrion. Mahaingurua egingo du Aiaraldeko Mugimendu Feministak 12:30ean Amurrioko Herriko plazan. Ibarrako grebalariez gain, bertan egongo dira baita Tubacexeko, jantokietako eta etxez etxeko laguntza zerbitzuko beharginak ere. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide