12:30ean izan da lehenbiziko hitzordua, Orozkoko Artiach fabrikako sarrera. 100 egun baino gehiago daramate bertako beharginek greban, lan hitzarmena hobetzea xede. Hala, Aiaraldeko Mugimendu Feministak deialdia egin du 12:30etik 14:30era bertako emakume grebalariekin batera 'elkartasun ekimena' egiteko.
Gaur goizean goizetik, morez apaindu dute lantegiko sarrera langileek. Dozenaka lagun bildu dira eguerdiko pikete feministan, eta 14:00etako txandako langileak sartzea eragotzi dute. Eserialdia egin dute ate nagusian, horretarako. Ertzaintzaren babesarekin atera dira langileak fabrikatik, eta ekimena bukatzean eman diote bide errelebo txandari. Protestariek, soluzioa negozioazioa dela azpimarratu dute, eta borrokan jarraitzeko konpromisoa berretsi dute.
Lantegi aurrean eseri dira @ArtiachBorrokan eko emakume grebalariak eta @AiaraldekoMF ko kideak. 14:00etan zen txanda aldaketa, baina ez da momentuz inor sartu #martxoak8 pic.twitter.com/DVAnL7nKIR
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) March 8, 2022
14:30ean, Ibarra auzoko Madres Mercedarias zentrora mugitu dute mobilizazioa. Izan ere, bertako langileak ere greban daude. Zaintza sektoreko enpresa da Ibarrakoa, eta lan hitzarmena berritu gabe dihardute lanean gaur-gaurkoz. Hargatik, otsailaren hasieran abiatu zituzten mobilizazioak, eta martxoan sei greba egun deitu dituzte.
Madres Mercedarias-eko langileak @AiaraldekoMF-ren babesa jasotzen ari dira, zentroaren aurrean. #M8 pic.twitter.com/COXpLRc84H
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) March 8, 2022
Manifestazio bateratua Orozkon
Arratsaldeko 17:00etan manifestazio bateratua abiatu dute bi enpresetako langileek, mugimendu feministako eta ikasle mugimenduko kideekin batera. Zubiaur plazan hasi eta bukatu dute mobilizazioa, eta herriko kale ugari zeharkatu dituzte.
Amaierako hitzartzean eskerrak eman dizkiete gaurkoan zein gainerako egunetan Artiach eta Madres Mercedarias egoitzako langileei elkartasuna adierazi dieten pertsonei.