Gaur hasi dute 10 eguneko greba Madres Mercedariaseko langileek. Ostegunero egingo dituzte lanuzteak, uztailera arte.
Aurreko astean jakinarazi zutenez, Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean hasi dute protesta eguna, erakunde hori delako, euren iritziz, Ibarrako egoitzako langileek pairatzen duten egoeraren erantzule nagusia.
Datorren ostegunean, maiatzak 12, egingo dute bigarren greba eguna, gaurko eskema berdina errepikatuta:
HURRENGO MOBILIZAZIO DATAK Ez gara geldituko #sosmadresmercedarias #Greba pic.twitter.com/fmp1Hg1o0H
— M Mercedarias borrokan! (@SOSmercedarias) May 1, 2022
Argazkiak: Madres Mercedariaseko langileak eta Ecuador Etxea