Madres Mercedariaseko 14 langileri asteburutan lan egitera behartzeagatik zigortu dute Aliados Fundazioa

Aitor Aspuru Saez 2022ko eka. 9a, 22:11

Madres Mercedarias zaintza zentroko langileen mobilizazioa. / Aiaraldea.eus

LAB eta ESK sindikatuek jakinarazi dute Bilboko Lan Arloko 4. epaitegiak zigortu duela Aliados Fundazioa lan hitzarmena aldatzegatik eta 14 langile jai egunetan lan egitera behartzeagatik.

4.200 euro ordaindu beharko dizkie Fundacion Aliadosek jai egunetan lan egitera behartu zituen hamalau langileri, hau da, 300 euro bakoitzari, sortutako kalteengatik. Horrela, Madres Mercedarias zentroko langileek epaiketa irabazi diote kudeatzaileei, lan baldintzak aldebakartasunez aldatzeagatik.

Langileen kolektiboak espero du garaipen horren eskutik fundazioak "amaiera emango diela Ibarrako zentroko langile guztien aurka egiten dituen etengabeko gehiegikeria eta erasoei".

Lan hitzarmen duina lortzeko abiatutako borrokaldiaren erdian iritsi da epaia eta, zentzu horretan, epaileek beharginen gogoak indarberritu dituzte lanuzteak eta protestak egiten jarraitzeko. Gauzak horrela, Ibarran kokatuta dagoen zaintzarako zentroko langileek honakoa ohartarazi dute: "Gure greba egunekin jarraituko dugula eta mobilizatu egingo garela adierazi nahi dugu, gurea dena itzultzea lortu arte".

Bide batez, aniztasun funtzionala duten pertsonak zaintzen dituzten profesionalek berriro exijitu diote Bizkaiko Foru Aldundiari modu arduratsuan inplikatzea lan gatazkan, ahalik eta lasterren eta hoberen amaitzeko.

Ez da hori Orozkoko langileek irabazi duten lehenengo epaiketa. Urtarrilean Artiach enpresako beharginek lortu zuten enpresa zigortzea greba eskubidea urratu eta gero.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide