Rozalén eta Zea Maysen arteko elkarlana Artiñano Etxean mamitu da

Aitor Aspuru Saez 2022ko eka. 10a, 07:15

Rozalén eta Zea Mays taldeko kideak./ @Rozalen

Orozkoko landa etxean egon ziren asteartean Rozalén musikaria eta Zea Mays taldea.

Rozalén musikariak hiru egun igaro ditu Orozkon aste honetan, zehazki Artiñano Etxean. Landa etxe turistikoak bere bisita izan du, baina, gainera, Zea Mays taldeko kideak ere batu dira egonaldira.

Enara Bravo etxearen kudeatzaileak adierazi dio Aiaraldea Komunikabideari ezin dutela azalpenik edo xehetasunik eman sortzaileek egindakoari buruz: "Inspirazioaren bila egon dira Artiñano Etxean. Ezin dugu ezer esan, soilik aurreratu dezakegu laster ikusiko direla emaitzak eta oso politak izango direla".

Antza, asteartean iritsi ziren Albaceteko artista eta Errekaldekoak, eta asteazkenean joan zen Rozalén Orozkotik.

Kasualitatez, asteburuan ere musikak bere tokia izan zuen Artiñano Etxean, Sebastian Brownen omenaldian trikiti doinuak presente egon baitziren.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide