Ikasturteko azkenaurreko greba eguna burutu zuten atzo Ibarrako egoitzako langileek

Aimar Gutierrez Bidarte 2022ko uzt. 1a, 11:28

Mokaduaz eta musikaz lagunduta, Ibarrako egoitzaren aurrean elkartu ziren Madres Mercedariaseko langileak. Maiatzean abiatutako 10 greba egunen azkenaurrekoa burutu zuten, lan-baldintza duinen alde. Uztailaren 7an egingo dute ikasturteko azken greba eguna.

Orozkoko egoitzako langileek 10 greba egun iragarri zituzten maiatzaren 5etik aurrera, Madres Mercedarias Erlijio Kongregazioak, Ibarrako egoitza kudeatzen duen Aliados Fundazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiak erakutsitako jarreraren aurrean. Beharginen hitzetan, erakunde eskudunek negoziatzeari uko egin eta lan-baldintzen murrizketei eutsi diete.

Mobilizazio ugari egin dituzte azken hilabeteean. Besteak beste, Bizkaiko Foru Aldundiak Bilbon duen egoitzaren aurrera eraman dituzte euren aldarrikapenak. Atzo -ekainak 30- Ibarran bertan burutu zuten elkarretaratzea, eta lagun ugari bertaratu ziren grebalariei babesa adieraztera. Uztailaren 7an egingo dute ikasturteko azken greba eguna.

Mokaduaz eta musikaz lagunduta girotu zuten 14:00etatik 16:00retara luzatu zen elkarretaratzea. Elkartasun zozketako zenbaki irabazleak iragartzeko ere baliatu zuten hitzordua.

Iaz ekin zioten Madres Mercedariaseko langileek mobilizatzeari, egoitzaren egungo zuzendaritzak ordura arteko lan baldintzak murriztu zituelako. Hainbat greba egun eta mobilizazio egin dituzte ordutik hona: 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide