Gotzon Martin txirrindulariak entrenatzeari ekin dio berriro, duela ia bi hilabete istripu larria izan ostean

Aitor Aspuru Saez 2022ko uzt. 8a, 13:02
Gotzon Martinek espero du denboraldi honetan berriro lehiatu ahal izatea. / @euskaltelteam

Bere taldeak, Euskaltel Euskadik, adierazi du bizikletara igo dela berriro txirrindularia. Martinek aipatu du uste baino hobeto dagoela.

Euskaltel Euskadi txirrindulari taldeak jakinarazi zuen atzo bere kide Gotzon Martin entrenatzen hasi zela berriro: "Pasa den astean hasi nintzen entrenamendu plan bat jarraitzen eta, momentuz, espero nuena baino hobeto doa. Hainbeste denbora geldirik egon ondoren, ez nuen espero hain ondo egongo nintzenik. Ondo egotearekin, bizikletan 4 ordu egin ahal izateaz ari naiz, minik gabe”.

Gogoratu beharra dago orozkoarrak maiatzean istripu larria izan zuela eta, ondorioz, lesio anitzak pairatu zituela. Horien artean, orno baten haustura, saihets baten haustura, ezkerreko sorbaldaren haustura eta biriketako hematoma.

Hala eta guztiz ere, kirolaria baikorra da eta anbiziozko helburuak jarri dizkio bere buruari: "Izan ditudan hausturek errespetatzen banaute eta ondo banago, urte amaieran lasterketaren bat egitea gustatuko litzaidake. Helburu bat bera ere ez daukat argi, baina La Vueltara iristea gustatuko litzaidake, baina badakit oso zaila dela; udan motibazioz entrenatzeko ezartzen dudan helburua da”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide