Gotzon Martin txirrindularia behaketan dago, atzo istripua izan ostean. Orozkoko gazteari lesio anitzak diagnostikatu dizkiote, Euskaltel Euskadi taldeak berak azaldu duenez. Hain zuzen, "orno baten haustura, saihets baten haustura, ezkerreko sorbaldaren haustura eta biriketako hematoma" dauzka ezbeharraren ondorioz.
Dena den, bere taldeak adierazi du bere egoera egonkorra dela eta animatuta dagoela.
Apirilaren 4an Gotzon Martinek eskualdeko errepideak zeharkatu zituen Itzulian eta bere taldeko zaleen omenezko zutabea argitaratu zuen egun berean. Izan ere, 2021eko Itzuliaren edizioan sekulako giroa sortu zuten Ermualdeko aldapetan bera animatzeko: