Blas de Oteroren obran murgiltzeko aukera egongo da Orozkoko Museoan urtarrilaren 3ra arte

Erredakzioa 2022ko abe. 15a, 16:45

Blas de Oteroren heriotzaren 40. urteurrena Orozkoko Zubiaur Plazan. / Aiaraldea.eus

Blas de Oteroren obraren inguruko ezagutza handitzeko aukera egongo da Orozkoko Museoan, urtarrilaren 3ra arte eskainiko duten erakusketaren bitartez. Abenduaren 16an, gainera, bere poemak flamenkoarekin nahasten dituen dokumentala emango dute bertan.

Blas de Oteroren poemak eta bizitza izango ditu ardatz Orozkoko Museoaren urte amaierako programazioak. Urtarrilaren 3ra arte, Begirada geratzen zait erakusketa egongo da ikusgai. Idazlearen poesian inspiratutako Euskal Herriko eta Kataluniako 23 lanez osatutako bilduma da. Hori bisitatu nahi izanez gero, asteartetik igandera eta jai egunetan 10:00etatik 14:00etara irekitzen ditu ateak museoak; ostiraletan eta larunbatetan, gainera, 16:00etatik 18:00ak arte ere sartu daiteke.

Erakusketarekin batera, flamenkoa eta Blas de Oteroren poesia nahasten dituen Digo Vivir dokumentala proiektatuko du Orozkoko Museoak, eta bere zuzendariak, Jose Fernandez de la Sotak, hitzaldia eskainiko du. Abenduaren 16an izango da ekintza, 18:30etik aurrera, eta sarrera librea izango da eserlekuak bete arte.

Ez da Blas de Oteroren omenez Orozkon antolatu duten lehenengo ekimena. 2019ko irailean omenaldia egin zioten bere heriotzaren 40. urterurrena zela eta, Orozkoko Batasuna Taldeak eta Blas de Otero Fundazioak sustatuta. Besteak beste, artistarentzat adierazgarriak izan ziren Zubiaurreko bost puntu zeharkatu zituzten: Muñoz etxea, Txopera, San Anton iturria, frontoia eta plaza. Blas de Oteroren amaren familiaren paisaia da Orozko, bere amona Pepita Sagarminagarena.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide