Lau postal osatu ditu Supelaur elkarteak, Gabonetan girotutakoak. Olentzero eta Mari Domingi dira irudietako protagonistak, komiki formatuko hainbat pasartetan.
Floren Usia arduratu da ilustrazioak egiteaz. Honakoa ez da margolari orozkoarraren lehen lana: iaz album ilustratua argitaratu zuen, herriko sei kondairarekin. Kasu horretan ere, Supelaur elkartea izan zuen bidelagun argitaratze eta abanaketa prozesuan.
Kasu honetan, Orozkoko Eskolako haur guztiei banatu dizkiete postalak, lau ume bakoitzeko. Horrez gain, 50 ale inguru utzi dituzte museoan, nahi duenak hartu ditzan.