Agerraldia egin zuten atzo Madres Mercedariaseko langileek salatzeko zaintza zentroko zuzendaritzak Ibarrako egoitza ixteko asmoa duela, 116 langile eta erabiltzaile kalean utzita. Hori dela eta, astebeteko greba egingo dute beharginek, otsailaren 6tik 12ra.
Aiaraldea Komunikabideak zuzeneko elkarrizketa egingo die zentroko langileei. Bihar eguerdian izango da emisioa, 13:00etan, Faktoriatik. Aiaraldea.eus atarian jarraitu ahalko da solasaldia, eta baita komunikabidearen Twitch eta YouTube kanaletan ere.