Ibarran abiatu dute Madres Mercedariaseko langileek astebeteko greba

Erredakzioa 2023ko ots. 6a, 22:05

Asteazkenean Bilbon egingo dute mobilizazioa aniztasun funtzionaleko beste enpresa batzuetako langileekin. Ostegunean, aldiz, Laudioko azokara bertaratuko dira. 

Gaur abiatu dute Madres Mercedariaseko langileek 7 eguneko greba, Ibarrako zentroaren itxiera mehatxuaren aurka. Ordubeteko elkarretaratzea egin dute Orozkoko auzo horretan, 14:30etatik 15:30etara. Bihar ere toki eta ordu berean egingo dute protesta. 

Asteazkenean, aldiz, Bilbora joango dira, mobilizazioa egingo baitute bertan goizeko hamarretan, EDE Fundazioaren egoitzatik Moyuara. Ez dira bakarrik egongo, eurekin batera mobilizatuko baitira aniztasun funtzionala jorratzen duten Bizkaiko beste zentro batzuetako beharginak ere: Apnabi, Gaude eta Gorabide, hain zuzen. "Aniztasun funtzionaleko enpresa guztiak gaude egoera berean, lan hitzarmena izoztuta eta lan prekarietatearekin". Hala azaldu zuen Olaia Armendariz Azcoagak Aiaraldea Komunikabidearekin iragan ostiralean eginiko elkarrizketan:

Bilboko manifestazioaren ostean, Orozkora itzuliko dira grebalariak, elkarretaratzea egiteko aurreko bi egunetako toki eta ordu berean.

Ostegunean ere errepikatu dute hitzordu hori, baina lehenago Laudion arituko dira, merkatu eguna dela probestuta. Kotxe karabana egingo dute Ibarratik bertaraino, 11:00etan. Ondoren, elkarretaratzea egingo dute azokan bertan, 12:00etatik 13:00etara. 

Ostiralean Bilbora itzuliko dira goizean, Bizkaiko Foru Aldundiak Gran Vian duen egoitzaren aurrean protesta egiteko 11:00etatik 12:00etara. Arratsaldean, ordea, 'SOS Aiaraldea' lemapean Laudion egingo den mobilizaziora batuko dira, Glavista eta Talleres Abasoloko beharginekin batera. 

Asteburuko plana

Asteburuan, aldiz, Orozkon garatuko dute protesta dinamika. Larunbatean Ibarrako zentroan bilduko dira, 12:00etatik 15:30etara. Igandean, aldiz, Zubiaur plazan egingo dute elkarretaratzea, 13:00etatik 14:00etara. 

Argazkiak: Samuel Pasandin Sanchez

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide