ARGAZKIAK

Zubiaur plazara eraman dute protesta Ibarrako Madres Mercedarias egoitzako langileek

Aimar Gutierrez Bidarte 2023ko ots. 12a, 14:48

Zubiaur plazan egindako elkarretaratzearekin eman diote amaiera astebeteko grebari Ibarrako Madres Mercedarias egoitzako langileek. Erlijio-kongregazioak abenduaren 31an itxi nahi du zentroa, 43 langile eta 73 erabiltzaile kalean utziz.

Astebeteko greba eta mobilizazioei amaiera eman diote gaur Ibarrako egoitzako langileek Orozkoko Zubiaur plazan egindako protestan. Halaber, borrokan jarraituko dutela adierazi dute, Madres Mercedarias erlijio-kongregazioak zentroa ixteko dituen asmoen aurka. 

Berriki adierazi du Madres Mercedarias kongregazioak aniztasun funtzionala duten emakumeak artatzeko zentroa abenduaren 31an ixteko duen asmoa. Erabakiak 43 langileren eta 73 erabiltzaileren etorkizuna jarri du kolokan.

Argazkiak: EH Bildu Orozko

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide