Hitzordu garrantzitsua izango du Izaro Blancok larunbatean Portugaleteko Pando-Aisia Kiroldegian 18:00etik aurrera. Apocalipsis Fight Nights borrokaldian parte hartuko du eta Lara Martins borrokalari portugaldarra izango du aurrean.
Blancok iaz Munduko Kick Boxing Light Txapelketa irabazi zuen Venezian, baina, hala ere, Aiaraldea Komunikabideari aitortu dio oso urduri dagoela: "Ondo egin nahi dudalako".
Low Kick diziplinan lehiatuko da Martinsekin, 65 kiloko kategorian. Contact Clubak antolatutako ekimena izango da (eurekin entrenatzen du Blancok) eta eskuratzen duten dirua Stop Bullying elkartera bideratuko dute. Sarrerak 20 euro balioko du eta guztira hamar borroka egongo dira, horietako bi profesionalak.